COMGI

Esparru pribatuko osasun langileen lehentasuna Euskadiko Osasun Sisteman

04/02/2021

SARS-CoV-2 kontrako txertoa

COVID-19aren aurkako txertatze prozesuan martxan diren lehentasun irizpideak kontuan izanik (osasun langileen artean esposizioagatik kontagiatzeko arriskua da irizpide nagusia) eta baita txertoen diponibilitatea ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ondorengoa zehaztu du:

1. Lehen lerroan eta eremu pribatuan ari diren (klinika nahiz zentro pribatuetan, kontzertatuak izan ala ez) sendagileen txertatzea otsailaren bigarren astean egitea, Osakidetzako zuzeneko arreta ematen duten profesionalen lehen dosiaren txertatzea amaitzearekin batera. Lehen lerroko profesionalak dira COVID-19 gaixoekin zuzenean harremana dutenak (konfirmatutakoak ala susmagarriak) edota euren lagun biologikoekin harremana dutenak (ospitaleko larrialdiak; PAC/Lehen Mailako Arreta presentziala; osasun garraiorako unitateak; SARS-CoV-2 txertatze taldeak; unitate intentsibo eta kritikoak; COVID-19 unitateak; barne medikuntza eta infekzio-unitateak, neumologia, anestesia, froga osagarriak, lab. Mikrobiologia eta abar). Multzo honetan sartzen dira gaixo zaurgarriei arreta ematen dieten unitateak ere: onko-hematologia, dialisia, neonatoak, zerbitzu kirurjikoak...).

Ospital eta klinika pribatuekin harremana duten profesionalak bertan inmunizatuta izango dira, zentroek erraztutako zerrenden arabera. Osasun Sailaren asmoa da zentro hauetako langileek egitea txertatzea, aldez aurretik formakuntza jasoaz. Prozesuan, Osakidetzan baliatzen den txertatze formulario berbera bete beharko da, hala, profesional bakoitzaren Osakidetzako historia klinikoan jasota geldituko baita.    

2. Ondoren, kontsulta pribatuetan lan egiten duten beste profesionalen txanda izango da, covid ez duten gaixoak tratatzen dituztenak. Lehentasuna emango zaie maskarilla kendu behar duten gaixoekin lan egiten duten espezialistei. Kasu honetan, euren inmunizazioa definituko diren Osakidetzako puntu zehatzetan egingo da edota osasun zentroetan. Osakidetzak deituko die profesionalei, Sendagileen Elkargoetatik jasotako zerrendak baliatuz. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz