COMGI

Gotzone Sagardui sailburuarekin egindako bileraren balorazioa

02/02/2021

2021eko otsailak 2

Atzo arratsaldean, Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua (ESEK) Gotzone Sagardui Osasun Sailburuarekin egin zuen bilera, medikuntza pribatuan ari diren sendagileen txertatzea nola egingo den argitzeko asmoz. Kontseiluko presidente den Manuel García Bengoechea bilera “positiboa” izan dela adierazi du, baina oraindik ere galdera askoren erantzunak airean daudela aitortu du. 

Bilerara ondorengo ordezkariak joan ziren: Manuel García Bengoechea, Kontseiluko presidentea eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoen presidentea; Cosme Naveda, Bizkaiko Sendagileen Elkargoko presidentea; Kepa Urigoitia, Arabako Sendagileen Elkargoko presidentea eta Belen Alonso, Kontseiluko idazkaria.

Duela aste batzuk eskatu zioten sailburuari bilera hiru elkargoek, medikuntza pribatuan ari diren sendagileen txertatzeari buruzko informazio eskasiagatik kezkatuta. Izan ere, badira sendagile asko Osakidetzatik kanpo lan egiten dutenak, bai beren kabuz euren kontsultetan, zentro pribatuetan edo bestelako lanpostuetan, eta egun oraindik ez dakite txertoa noiz eta nola jasoko duten.

Gotzone Sagardui sailburuak bileran azaldu zuenez, txerto-hornidura ongi badoa, ziur aski datorren astean hasiko da zentro pribatuetan zuzenean COVID-19arekin lanean ari diren sendagileen txertatzea. Albiste hau “oso positiboa” dela esan du Kontseiluko presidenteak, bere ustetan, “zentzu guztia du profesional hauei ere txertoa jartzea lehenbailehen, Osakidetzako lehen lerroko profesionalekin batera: arrisku bera dute lanean”.  

Euskadiko Sendagileen Elkargoko Kontseiluak berriro azpimarratu du ez dela bidezkoa osasun publiko eta pribatuaren arteko banaketa egitea eta sailburuari adierazi diote ahal den guztian lagunduko dutela Elkargoetatik: “lehentasuna sendagile guztiak ahal den azkarren inmunizatzea da, ez bakarrik euren segurtasunerako, baita ere osasun publikoa babesteko” azaldu du presidenteak.

Azkenik, Sendagileen Elkargoek, oraindik ere kezkatuta, sailburuari zenbait ekimen aurkeztu dizkiete eremu pribatuko sendagileen txertatzean urratsak emateko, sailburuak begi onez ikusi dituenak.  

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz