COMGI

Protesta negazionista Elkargoko atean

02/02/2021

20 bat pertsonez osatutako taldeak protesta egin du gaur goizean Sendagileen Elkargoko edifizio aurreran, “No a la Ley Auschwitz” lelopean. Eskuetan zituzten karteletan irakur zitekeenez, norberaren askatasunaren defentsan eta txertoaren aurka azaldu dira, “La vacuna mata”, “Circovid” eta antzeko esaldiekin. Ez datoz bat Covid-19aren aurkako neurrekin eta Estatu polizial batean bizi garela diote.

Protesta honen aurrean, Elkargoko presidentea den Manuel Garcia Bengoecheak esan du "harritzekoa dela egungo egoera larriarekin ideia hauek defenditzea" eta datuek argi diotela "pertsona asko eta asko gaixotu eta hiltzen ari direla". Bere ustetan, "onartezina da norbere askatasunaren izenean beste pertsonen bizitza eta osasuna ez babestea". Gainera, argi esan du "egungo egoera Auschwitz genozidioarekin konparatzeak ez duela ez hanka ez bururik".       

García Bengoecheak sendagile eta osasun langile guztien lana goraipatu nahi izan du berriz ere, horrelako mezuek euren lana gutxietsi eta errespetu falta bat direlako. 

Imagen panfleto:

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz