COMGI

Pribatuan diharduten sendagileen txertatzea

19/01/2021

Medikuntza pribatuan diharduten lankide askok Elkargora deitu dute azken egunetan euren txertatzea noiz eta nola egingo den galdetzeko.  

Hori dela eta, orain arte daukagun informazioa partekatu nahi dugu. Elkargoa Osasun Publikoarekin harremanetan dago pasa den astetik eta konfirmatu digutenez eremu pribatuko sendagileek publikoan ari denei bezalaxe jarriko zaie txertoa, txanda berdinean (osasun langileen taldean). Nola eta noiz izango den oraindik ere ezin digute konfirmatu, planifikazio fasean omen daude eta. Une honetan, jakina den bezala, COVID-19a zuzenean tratatzen duten osasun langileak txertatzen ari dira, lehentasuna baitute. Beste esparruetako sendagileek, bai publikoan lan egiten dutenak bai pribatuan daudenak, datozen asteetan jasoko dute txertoa.

Era berean, Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilutik bilera bat eskatu zaio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuari. Izan ere, hiru elkargoak kezkatuta daude oraindik ere sendagileen txertaketari buruz dagoen informazio eskasagatik eta jakin nahi dute nola eta noiz izango den kolektiboaren inmunizazioa, bai eremu publikoan ari diren sendagileena baita pribatuan ari denena ere. Hiru elkargoek elkarlanerako prest daudela adierazio dute sailburuari, lehentasuna sendagile guztiek lehenbailehen txertatuta egotea baita.      

Elkargotik oso gertutik jarraituko dugu prozesua eta edozein informazio dugula ohiko kanaletatik jakinaraziko diegu elkargokide guztiei. 

Gogorarazten dizugu zure esku dituzula gure kanak: twitter / instagram / facebook / linkedin

Eta txertatzeari buruzko atal bat ere baduzula webgunean: https://www.comgi.eus/eu_covid.aspx

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz