COMGI

APAGek COVID-19ko testuinguruari buruzko taldekako online topaketak abian jarri ditu

11/01/2021

Taldekako Psikoterapia Analitikoko Elkarteak (A.P.A.G.) abian jarri ditu taldekako online topaketak, bizi dugun COVID-19 egoerari buruzko aspektu emozionalak lantzeko.

Taldeak osasun esparruko langileei zuzenduta daude eta doakoak dira, beraz, nahi duen elkargokideak parte har dezake. Horretarako, izena-eman behar da esteka honetan:  https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe0Pc-rXt6syLLXUjw9kpBtarcy7CMIO2jHnGw6X_dNiS-K9g/viewform 

Antolatu diren sesioen helburua taldeka lanketa bat egitea da, hala, parte hartzen duten pertsonak beste batzuekin identifikatuta nahiz babestuta senti daitezke, egoera antzekoa bizi dutelako edota esperientziak trukatu dituztelako. Era berean, beste parte hartzaileek egoerei aurre egiteko dituzten jarrerez ikas dezakete.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz