COMGI

Mutual Médica-n kotizatu eta erretiro-pentsioa kobratzen duten sendagileentzat aldaketa garrantzitsua

08/01/2021

Mutual Médica-n kotizatu eta erretiro-pentsioa kobratzen duten sendagileentzat aldaketa garrantzitsua                                                     

Pasa den 2020ko abenduaren 31n BOEen argitaratu zen abenduaren 30eko 11/2020 Legea, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrena. Bertan, azken xedapenetatik hogeita hemezortzigarrenean, zenbait aldaketa egin dira jarduera pribatuan aritzeagatik (autonomo gisa) Mutual Médica-n kotizatu eta erretiro-pentsioa kobratzen duten sendagileentzat.

Aipatutako xedapenak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorreko ondorengo artikuluak aldatzen ditu: 153, 163, 309 eta 318.

Dena den, elkargokideei eragiten dien heinean, 309. artikuluko 2. atalari erreparatuko diogu bereziki (gaztelaniaz):

2. También estarán sujetos a una cotización de solidaridad del 9 por ciento sobre la base mínima de cotización del Régimen Especial de los Trabajadores por Cuenta Propia o Autónomos, los pensionistas de jubilación que compatibilicen la pensión con una actividad profesional por cuenta propia estando incluidos en una mutualidad alternativa al citado régimen especial al amparo de lo establecido en la disposición adicional decimoctava, la cual no será computable a efectos de prestaciones. La cuota correspondiente se deducirá mensualmente del importe de la pensión.

Honen arabera, beraz, jarduera pribatuan aritzeagatik (autonomo gisa) Mutual Médica-n kotizatu eta Gizarte Segurantzatik erretiro-pentsioa kobratzen duten sendagileek "solidaritate kotizazio berezia" ordaindu beharko dute: zehazki, gutxienezko oinarriaren kotizazioaren %9.

Gaur egun, gutxienezko oinarriaren kotizazioa 944,90 eurokoa da hilero, beraz, ordaindu beharreko kantitatea 84,996 eurokoa da. Zenbateko hori Gizarte Segurantzari ordainduko zaio eta zuzenean kenduko zaio sendagileari hileroko pentsiotik.

Gizarte Segurantzak zenbateko hori kobratu ahal izateko, xedapen gehigarri bat erantsi zaio Gizarte Segurantzako Lege Orokorrari, hemezortzigarrena, bere 4. atalean argi azaltzen duena martxoaren 1etik aurrera Mutual Médicaren kasuan Gizarte Segurantzari komunikatu beharko diola modu telematikoan bertan kotizatzen duten profesionalen zerrenda (gazteleraz):

«4. Las mutualidades de previsión social autorizadas para actuar como alternativas al Régimen Especial de la Seguridad Social de los Trabajadores por Cuenta Propia o Autónomos, desde el 1 de marzo de 2021, deberán poner a disposición de la Tesorería General de la Seguridad Social antes de finalizar el mes natural siguiente a la situación de alta o de baja, de forma telemática, una relación de los profesionales colegiados integrados en las mismas como alternativas al citado régimen especial en la que se indique expresamente la fecha en que quedó incluido cada uno de ellos, cuál es su actividad profesional y, en su caso, la fecha de baja en la mutualidad por cese de actividad.»

Nahiz eta Mutual Médica-rengantik martxoan egingo den komunikazio hori, jakin beharra dago 2021eko urtarriletik dagoela indarrean “solidaritate kotizazio berezia” ordaintzeko araua.

Halako kotizazio solidarioa ez da berria; Gizarte Segurantzara kotizatu, erretiro-pentsioa kobratu eta besteren kontura edota autonomo gisa lanean ziharduten langileentzat indarrean egon da orain arte, nahiz eta portzentajea 8%koa zen (orain hauek ere %9 ordainduko dute).  

Bestalde, argitu beharra dago kotizazio berezi hau ez dela aplikatzen 1995eko azaroa baino lehen jarduera pribatuan ari diren sendagileei, ez baitute autonomo gisa kotizatu beharrik (30/1995 Legea, 15. xedapen gehigarria) ez eta lanbidearteko soldata minimora iristen ez direnei ere. (LGSS 213.4 artikulua). 

 

 

LABURPENA

  • NORI ERAGITEN DIO: Gizarte Segurantzatik erretiro-pentsioa kobratzen ari diren sengaileei, aldi berean autonomo gisa lanean ari badira (medikuntza pribatuan) eta Mutual Médicara kotizatzen.
  • ZER SUPOSATZEN DU: Hilero 84,996 euroko zenbatekoa ordaindu beharko dute “solidaritate kotizazio berezia” kontzeptuagatik (gutxienezko oinarriaren kotizazioaren %9).
  • NOLA ORDAINDUKO DA? Gizarte Segurantzak kenduko dizu hilero erretiro-pentsiotik.
  • NOIZ HASI ETA BUKATZEN DA: 2021n hasi da eta sendagileak autonomo gisa lana eten edo Mutual Médica-tik baja ematen duenean amaituko da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz