COMGI

2019/2020 BAME hautaproba gutxieneko puntuazioa gaindituarren plazarik lortu ez zutenen medikuntzan gradu edo lizentziatura dutenen kontratazio berezia

20/11/2020

(Osakidetzaren testua, osorik irakurtzeko hemen

Irailaren 29ko 29/2020 Errege Lege Dekretuak osasun-prestakuntza espezializatuko 2019/20 hautaketa-probak egin dituzten eta, ekitaldian gutxieneko puntuazioa gainditu arren, plazarik esleitu ez zaien pertsonak kontratatzeko salbuespenezko neurriak arautzen ditu. Lan-harreman bereziko kontratu-modalitatearen bidez kontratatu ahal izango dira, Osasun Zientzietako espezialistak prestatzeko (BAME).

Horregatik, kasuen eta kontaktuen zaintza sarea indartzeko, langile horiek kontratatzea planteatzen da, honako hauei laguntzeko:

  • Kasuak eta kontaktuak zaintzeko eta kontrolatzeko programako taldeak
  • Kasuen eta kontaktuen jarraipena egiteko oinarrizko prebentzio-unitateak

Medikuntzako gradua edo lizentzia izanik, osasun-prestakuntza espezializatuko 2019/20 hautaketa-probak egin eta gutxieneko puntuazioa lortu duten pertsonen zerrendak izateko, eskabideak aurkezteko epea irekiko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 24an amaituko da.

Izen-ematea: https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/912628

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz