COMGI

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko jarrera, Fernando Simon Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendariaren dimisio eskaeraren aurrean

17/11/2020

Egunotan hedabideetan zabaldu den bezala, Espainiako Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCOM), pasa den azaroaren 13an ospatutako batzarraren ostean, Fernando Simonen dimisioa eskatu zuen. Honen harira, Elkargo honek ondorengoa argitu nahi du:

  • Esakera hori ez zuten Espainiako Elkargo guztiek aktiboki babestu. Zenbait elkargoetako ordezkarien nahia, besterik gabe, Simonek barkamena eska zezan zen egindako deklarazioengatik, hitz horiek sendagileei min egiten zietela ulertzen baitzuten.
  • Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak ez zion, inongo momentuan, dimisio eskaerari baietza eman eta ez zuen inolako dokumenturik ez eta manifesturik sinatu.
  • Halaber, azpimarratu nahi dugu, dimisio eskaera hau ez zegoela batzarreko gai-zerrendan, baizik eta Elkargo batek egindako proposamena izan zela, batzarra bukatzear zegoenean. Hori dela eta, kontuan izanik proposamenak duen garrantzia eta oihartzuna, gure ustetan ez ziren baldintza egokiak eman proposamenaren eztabaida lasaia ahalbidetzeko eta bozka emateko.
  • CGCOM-ek argitara emandako komunikatua eta Simonek egindako deklarazioak ikertu ondoren, Elkargo honetako Gobernu Batzordearen gehiengoaren iritziz, ez dira ematen dimisioa eskatzeko baldintzak.
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz