COMGI

Informe/Ziurtagiri medikoa eta maskarillak

03/11/2020

Gipuzkoako Sendagileen Elkargotik, beste behin ere, informe eta ziurtagiri medikoak modu zuzenean erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, zenbait lankidek kexa legala jaso dute horiek modu okerrean edo nahasgarrian erabiltzeagatik.

Hori saiheste aldera, argi utzi nahi ditugu ondorengoak:

  • Ez da sendagilearen zeregina gaixoa maskarillaren erabileraren derrigortasunetik salbuestea. Sendagileak gaixoaren patologia edo bere osasun egoera adierazi beharko du informe edo ziurtagiri medikoan, baina ezin dio gaixoari maskarilla ez erabiltzeko baimenik eman, eta, beraz, ezingo du hori informe edo ziurtagirian idatziz jaso. Gaixoak erabakiko du, bere erantzukizunpean, informe edo ziurtagiri mediko hori zertarako baliatuko duen edo non aurkeztu nahi duen eta zein helbururekin.
  • Ziurtagiri medikoa eta Informe Medikoa ez dira gauza bera.
    • Ziurtagiri Medikoa sendagileak egiten duen idatzizko deklarazioa da, non pertsona baten osasun egoera islatzen duen. Eredu ofizialean egin behar dira.
    • Informe Medikoan, sendagileak gaixoaren ezaugarri medikoak jasotzen ditu, hala nola osasun egoera, diagnostiko metodoak edo metodo terapeutikoak, eta, beharko balitz, baita horien ondorioz gaixoak eduki ditzakeen muga funtzionalak ere.  
  • Bai informeak bai ziurtagiriak gaixoarentzat egiten dira. Beraz, ez da inongo araurik hausten dokumentu horietan gaixoaren patologiak adieraztean. Gaixoa izango da dokumentuari erabilera bat edo beste emango diona.
  • Gaixoaren erreferentzietan soilik oinarritzen diren informe edo ziurtagiri medikoak mesedezko dokumentu gisa uler daitezke, guztiz debekatuta dagoena.   
  • Azkenik, gogorarazi beharra dago Deontologia Medikoko Kodean 5. eta 20. artikuluan ezartzen direnak:  

?5.artikulua: Lanbide edo profesio medikoa GIZAKIAren eta GIZARTEAren zerbitzura dago. Hala, gizabanakoaren nahiz komunitatearen osasunaren zaintza dira medikuaren betebehar nagusiak.

20. artikulua: Txosten edo ziurtagiri medikoen edukia egiazkoa izango da. Ez da komeni medikuak zuzenean bere mendean dauden pertsonei edo familiartekoei ziurtagiririk egitea.

Horiek horrela, egungo egoera ikusirik, sendagileak kontuan izan beharko du gaixoaren egoera eta honekiko arrisku/abantailak baina baita sendagilearen gomendioek gizarte/komunitate mailan izan ditzaketen ondorioak, zehazki, gaixotasun baten hedapenean. 

Honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, ondorengo artikuluak kontsulta ditzakezu: 

Sobre los certificados e informes médicos

Los peligros del falso certificado médico: para el médico y para el paciente (delitos de los arts. 397 y 399 CP).

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz