COMGI

29/2020 Errege Dekretuaren aurkako greba deialdia babesten dugu

26/10/2020

Estatuko Sendagileen Sindikatuen Konfederakuntzak urriaren 27rako deitu duen grebari babesa eman nahi dio Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta beste erakunde medikoek adierazi dutenaren antzera (Espainiako Medikuen Elkargoen Antolakundeak, esaterako) azpimarratu nahi dugu: 

  • Uko egiten diogula irailaren 30ean onartutako 29/2020 Errege Dekretuari eta bertan proposatzen diren neurriei, hala nola, behar den titulazioa ez duten pertsonen kontratazioa, Europar Batasunetik kanpo lizentziatu diren sendagileen kontratazioa edo, Erkidegoei emandako eskumena, defizita balego, langile estatutarioak baliatu ditzaten euren esparrua ez den batean lan egiteko.
  • Onartezina dela Dekretuak ez aintzat hartu izana sendagileen kontratuen  behin-behinekotasuna eta prekarietateari aurre egiteko neurririk, nahiz eta planteatzen dituen neurriek agerian utzi Administrazioaren ustetan sendagileak falta direla. COMGIren iritziz, egin beharreko lehenengo gauza behin-behineko kontratua duten ehunka sendagileen egoera konpontzea da, kontratu egonkorrak eskainiz eta beren lanpostuan segurtasuna eta iraunkortasuna izan dezaten bermatuz.
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz