COMGI

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak ere uko egiten die hilak 30eko 29/2020 Errege Dekretuan adierazitako neurriei

02/10/2020

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak ere bere desadostasuna agertu nahi du Ministro Kontseiluak pasa den irailaren 30ean onartutako 29/2020 Errege Dekreturekin. Dekretuan COVID-19aren osasun krisiaren aurkako premiazko neurriak argitaratu dira.

Elkargoko Gobernu Batzordea oso kezkatuta dago sendagileen egoerarekin, osasun krisi hau hasi zenetik bai lan arloan baita arlo pertsonalean ere oso egoera zailak bizitzen ari baitira. Gehiengoa oso desmotibatuta, nekatuta eta bakarrik sentitzen da, eta Dekretua argitaratu sentsazio horiek areagotu besterik ez dira egin. Hori dela eta, Elkargoak aurreratu nahi du babesa emango diola medikuntzaren, kalitatezko arretaren eta gaixoen segurtasunaren defentsan egiten den edozein mobilizaziori. 

Espainiako Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak bere prentsa oharrean adierazi duen bezala, Dekretuak ez du aintzat hartzen sendagileen kontratuen behin-behinekotasuna eta prekarietateari aurre egiteko neurririk, nahiz eta planteatzen dituen neurriek agerian utzi Administrazioaren ustetan sendagileak falta direla. COMGIren iritziz, egin beharreko lehenengo gauza behin-behineko kontratua duten ehunka sendagileen egoera konpontzea da, kontratu egonkorrak eskainiz eta beren lanpostuan segurtasuna eta iraunkortasuna izan dezaten bermatuz.

Bestalde, CGCOMek adierazi duen bezala, oso kezkagarria da hain garrantzitsua den Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea aldatu nahi izatea, Europar Batasunetik kanpo lizentziatu diren sendagileek lan egin dezaten. Honek espezialista titulurik ez duten sendagileen laneratzea erraztuko du, beraz, CGCOMetik adi egongo gara profesionak hauek guztiek lan egiteko beharrezko baldintzak betetzen dituztela bermatzeko. Gainera, arretaren kalitatea eta gaixoen segurtasuna bermatzeko Kontrolerako Batzordea eratzeko eskatu du.  

CGCOMetik azpimarratu dute, bestalde, Dekretu honek argi uzten duela Administrazioen eta osasun profesionalen ordezkarien arteko harreman falta, nahiz eta azken hauek behin baino gehiagotan eskaini diren arazoei aurre egiteko irtenbideak elkarrekin aurkitzeko.  

Azkenik, CGCOMek onartezina jo du 3.2. puntua, zeinetan ospitalean lanean ari diren erizainei Lehen Mailako Arretako zentroetara joatea ahalbidetzen zaien Familia eta Komunitate Medikuntzako funtzioak egiteko. Gipuzkoako Sendagileen Elkargotik espero dugu puntu honetan planteatzen dena erredakzio akats baten ondorio izatea. Edozein kasutan, planteatzen dena egia balitz, konpetentzien urratze argia litzateke.  

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz