COMGI

Espainiako Estatuan Lizentziatuak

ESKA EZAZU HITZORDUA: 943 276 300

Elkargokidetzeko ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 9:00 - 12:00 bitarte eta 15:00 - 17:00 bitarte.

Ostiralak: 8:30 - 12:30 bitarte.

OSO GARRANTZITSUA: Nahitaezkoa da eskatzen zaizkizun dokumentu guztien originalak ekartzea

  1. MEDIKUNTZAKO LIZENTZIATURAKO JATORRIZKO TITULUA. Horrelakorik eduki ezean, Medikuntzako ikasketak amaitu direla frogatzen duen ziurtagiria, dagokion unibertsitateak emana eta titulua emateko eskubideengatik ordaindu izanaren frogagiria (jatorrizkoak).
  2. ESPEZIALISTA-TITULUA: Titulua edukiz gero, jatorrizkoa aurkeztu beharko da, edo kasua denean dagokion ebazpena, eta titulurik eduki ezean, titulua emateko eskubideengatik ordaindu izanaren frogagiria.
  3. NAN.
  4. ARGAZKIA, nortasun-agiriaren tamainakoa.
  5. Bankuko datuak (IBAN eta BIC) eta kontuaren TITULARTASUNA bermatzen duen banku-egiaztagiria.
  6. BAME izanez gero (gaztelaniaz MIR), plaza lortu izanaren dokumentuaren fotokopia (Ospitalea/prestakuntza-zentroa eta espezialitatea).
  7. BAJA ZIURTAGIRIA aurkeztu beharko duzu Estatuko beste elkargo batetik baldin bazatoz. Beste Elkargoan eskatu behar duzu baja lehendabizi.
  8. IZEN-EMATE KUOTA. 100 euro. (Nahiago baduzu transferentzia bat egin dezakezu zure hitzordura etorri aurretik. Azken aukera hau nahi baduzu idatzi ondorengo helbidera: info@comgi.eus)
  9. ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA. Duzun polizaren kopia ekarri. Asegururik ez baduzu, Elkargoak AMA aseguru-etxearekin duen polizaren berri emango dizu eta momentuan eskuratu ahal izango duzu asegurua, zuk hala nahi baduzu. 
  10. Medikuntza pribatuan lan egiten baduzu:

· Langile Autonomoen Erregimen Berezian (LAEB) eta/edo dagokion mutualitate profesionalean afiliatuta egotea.

· Zerga Administrazioko Estatu Agentziako profesionalen erroldan alta emanda egotea.

 

 

 

 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz