COMGI

Osasun-langileen kutsatzeak lan istriputzat hartuko dira berriz

05/08/2020

Medikuen Elkargoen Antolakundeak (OMC) eskaerari erantzunez, Ministroen Kontseiluak 27/2020 Errege Lege Dekretua, abuztuaren 4koa, onartu du astearte honetan, zeinak luzatu egiten duen zentro sanitario edo soziosanitarioetan lan egiten duten langileek Covid-19az kutsatzearen ondorioz pairatutako gaixotasunak lan-istripuak eragindako kontingentzia profesionaltzat hartzeko aukera,.

Maiatzaren 26ko 19/2020 Errege Lege Dekretuak alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabetera arte ezartzen zuen kontsiderazio hori, eta, beraz, 2020ko uztailaren 22an amaitzen zen kontingentzia horren aitorpena. Osasun sektoreak ohartarazi eta salatu zuen pandemia eta kutsatzeak ez zirela amaitzen alarma egoera amaitzearekin. Aste honetan onartutako xedapen berriarekin, neurri hori luzatu egingo da abuztuaren 1etik hasita, harik eta osasun agintariek Covid-19k eragindako osasun krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio neurri guztiak bertan behera utzi arte.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz