COMGI

2 motako diabetesaren gaineko ikerketa baterako boluntarioak behar ditu Basque Culinary Centerrek

14/07/2020

 

Basque Culinary Center boluntarioen bila dabil, gastronomiari, nutrizioari eta diabetesari buruzko Sukalmena ikerketa proiektuan parte hartzeko. BCC Innovationek eta Nafarroako Unibertsitateko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Departamentuak bultzatutako proiektu honek, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, sukaldaritza-ikastaroek diabetesa duten pertsonengan duten eragina aztertu nahi du, baita nutrizio-hezkuntzak haiengan duen eragina ere.

Sukaldea eta ahalmena hitzak uztartuta sortu da proiektu hau eta nutrizio- eta sukaldaritza-arloko esku-hartze bat da, besteak beste, sukaldean modu osasungarri eta iraunkor batean aritzen ikasteko . Basque Culinary Center-eko sukaldariak arduratuko dira tailerretaz, eta nutrizio eta osasun publikoaren arloko ikerlari adituak arduratuko dira datuak aztertzeaz. Parte-hartzaileri ausaz egokituko zaio azterlan honetan alderatzen diren bi taldeetako bat. Bi esku-hartzeek gehienez 4 hilabeteko iraupena izango dute.

Ikerketan parte hartzeko baldintza batzuk bete behar dira: 2 motako diabetesa, gehiegizko pisua edo obesitatea izatea, Donostian bizitzea, intsulinarik ez erabiltzea eta 18 eta 70 urte bitartean izatea. Interesatuek antolatzaileekin harremanetan jarri behar dute, honako bide hauetatik: batetik, Sukalmena proiektuaren webgunera sartuz (sukalmena.com); bestetik, proyectosid@bculinary.com helbide elektronikora mezua bidaliz; edo 683 51 25 69 eta 682 39 53 26 telefonoetara deituz.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz