COMGI

CGCOMek Covid-19ak kaltetutako Medikuen Behatokia jarri du martxan

20/05/2020

Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCOM) abian jarri du COVID-19ak kaltetutako Medikuen Behatokia, gaixotasunak medikuntzako lankideengan izan duen eragina baloratzeko helburuarekin. Formulario bat jarri dute medikuen eskura, eta horren bidez jasotako datuei esker, kaltetuen kopurua eta lankideek pandemiari aurre egiteko dituzten baldintzak ezagutu ahal izango dira, baita infekzioak eurengan utzitako ondorioak ere.

Lortutako datuek informazio garrantzitsua emango dute birusaren agerraldi berriei edo etorkizuneko pandemiei aurre egin ahal izateko, eta CGCOMek ekintza juridikoak, profesionalak eta gizarte-babesekoak ezartzeko balioko dute, COVID-19 bidezko gaixotasuna lanbide-gaixotasuntzat har dadin osasun langileen kasuan, inongo ezbairik gabe; eta arrastoak edo heriotzak izan diren kasuetan profesionalari edo haren familiari prestazio berriak ezartzea ahalbidetzen lagunduko luke, OMCren Gizarte Babeseko Fundaziotik.

Medikuek formularioa bete dezakete esteka honetan. COVID-19ak kaltetutako Medikuen Erregistroa

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz