COMGI

Legeria aztertuta, kontsulta pribatuak dagoeneko ireki daitezkeela ondorioztatu du Aholkularitza Juridikoak

05/05/2020

 

Kontsulta pribatuak berriro irekitzearen inguruan eta horretarako behar diren neurrien gainean dauden zalantzez jakitun, Elkargoko Aholkularitza Juridikoak egungo legeria aztertu du; eta, araudi osoa balioetsita, interpretatu behar dela deritzo maiatzaren 3ko SND/388/2020 Aginduak, maiatzaren 4an indarrean sartu denak, kontsulta medikoak irekitzea babesten duela, 2., 3. eta 4. artikuluetan ezarritako neurri eta betekizunekin. Hori hala, eta elkargokideei laguntzeko asmoz, Elkargoak gida bat osatu du, aipatutako artikuluetan definitzen diren eta bai profesionalentzat, bai pazienteentzat ahalik eta segurtasun-berme handiena izateko helburua duten higiene- eta prebentzio-neurriak jasotzen dituena.

Ikusi eta deskargatu hemen Kontsulta Medikoen Irekierarako Gida

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz