COMGI

AECC Gipuzkoak Covid-19ak eragindako herritarrei zabaldu dizkie doako arreta zerbitzuak

29/04/2020

Gipuzkoako AECCk indartu egin ditu orain artean paziente onkologikoei eta familiakoei eskaintzen dizkien doako zerbitzuak, eta Covid-19ak eragindakoei ere eskaini dizkie. Eskaintzen dituzten zerbitzuen helburua da sufrimendu emozionala arintzea eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea, bereziki egun hauetan isolatuta, ingresatuta edo egoera sozioekonomiko konprometituan jarraitzen dutenena. Honakoak dira eskaintzen dituen doako zerbitzuak: aholkularitza juridikoa, larrialdiko laguntza ekonomikoak, laguntza psikologikoa, adingabeentzako laguntza psikologikoa, doluan laguntzea, material ortopedikoa, telefono bidezko laguntza.

Informazio guztia elkartearen webgunean aurki dezakezu: https://www.aecc.es/eu/zurekin

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz