COMGI

Covid-19-OMC Aholku Batzordea abian jarri dute

27/04/2020

 

Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCOM) COVID-19-OMC Aholku Batzordea jarri du abian. Bertan, hainbat arlotako 19 adituk parte hartzen dute, COVID-19ren pandemiak planteatzen dituen dimentsio epidemiologikoak, osasun publikokoak, klinikoak, profesionalak, bioetikoak eta asistentzia-antolakuntzakoak aztertu eta proposamenak egiteko. Batzorde honen helburua hausnarketarako eta posizionamendurako esparru propio bat sortzea da, dimentsio epidemiologiko, osasun publiko, kliniko, profesional, bioetiko eta asistentzia-antolamendu anitzei erantzuteko.

Elkargoen Kontseiluak, mediku-lanbidearen ordezkari den aldetik, pandemiaren alderdi eta une desberdinei buruzko gogoeta argigarriak eskaini behar ditu, bereziki, pandemiaren erantzun sanitarioari dagokionean.

Hemen irakur dezakezu OMCren adierazpena osorik, bai eta batzordea osatzen duten adituen zerrenda ere.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz