COMGI

SEPSren gogoetak haur eta gazteen konfinamendua pixkanaka irekitzearen aurrean

24/04/2020

 

Pediatria Sozialerako Espainiako Elkarteak (SEPS) hainbat gogoeta plazaratu ditu haur eta gazteen konfinamendua mailaz maila irekitzearen aurrean; bertan, haurrek jarduera fisikorako eta aire libreko jolaserako duten eskubidea betetzen dela bermatzeko beharra azpimarratzen dute, haientzat, senideentzat edo beste haur edo heldu batzuentzat kutsatzeko arriskua ez den heinean. Era berean, gomendatu du lehentasuna emateko pobrezia-arriskuan dauden guraso bakarreko familien seme-alabei; behar bereziak dituzten haur eta gazteei (gaixotasun kronikoak, desgaitasuna, garapen-arazoak edo gaixotasun psikologiko edo psikiatrikoak); eta etxebizitza txikietan bizi diren familietako seme-alabei, kanpora leihorik edo balkoirik gabe bizi direnei edo pilaketa-egoeran bizi direnei; arreta berezia jarriz Babes Sistemaren babespean, harrera-zentro edo -familietan bizi diren haur eta nerabeekin.

Hemen irakur dezakezu SESPen komunikatua osorik

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz