COMGI

Pazienteek errezetak paperean jaso ahal izango dituzte, kontsultara joan beharrik izan gabe

24/04/2020

Dentisten, Farmazialarien, Medikuen eta Podologoen Kontseilu Nagusiek paperezko errezeta pribatuaren balidazio elektronikoko sistema hedatzen dute Espainia osoan, COVID-19k sortutako larrialdi-egoerarengatik. Paperezko errezeta pribatuaren balidazioa martxan zegoen Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Espainiara hedatu da. Gaur egun, 48 probintziatako 3.400 farmaziak baino gehiagok egin dute dagoeneko balidazio-prozesuren bat.

Espainian bizi dugun konfinamendu egoeraren ondorioz, pazienteek kontsultetarako bisitak asko murriztu dute. Hori dela eta, horietako askok beren patologiak tratatzeko sendagai jakin batzuen preskripzioa behar dutela kontuan hartuta, Dentisten, Farmazialarien, Medikuen eta Podologoen Kontseilu Nagusiek paperezko errezeta pribatua baliozkotzeko sistema hedatu dute lurralde nazional osoan.

Sistema horrek errezeta hori preskriptorearen bidez kontsultara joan gabe jasotzeko aukera ematen dio pazienteari, eta Posta elektronikoz edo Whatsapp bidez errezetaren irudi bat jasoko du. Behin irudia lortuta, pazienteak edo bere zaintzaileak farmaziara jo ahal izango du agindutako medikamentua hartzera (paziente edo zaintzaile horren erantzukizuna da preskriptoreak igorritako informazioa zaintzea eta ondo erabiltzea), eta farmazialariari emango dio inprimatuta edo irudia ikusteko aukera emanez. Horrela, botikariak errezetaren kodea baliozkotuko du eta sendagaia emango du, errezeta baliogabetuta geratuz.

Azkenik, farmazialariak inprimaketa edo irudi hori gorde eta zainduko du, egindako banaketaren egiaztagiri gisa legerian ezarritako denboran. Segurtasun egokirako, sistemak erregistratuko du zein farmaziak eman duen dagokion errezetaren kodea.

Baliozkotze-sistema horren abantailen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: batetik, izaera ofiziala indartzea, eta, bestetik, osasun-bermea, errezeta pribatua mediku gaitu batengandik datorrela, eta, azkenik, sendagaiak ezin direla behin eta berriz eman errezeta bera erabiliz; horrek, sendagaiak faltsutzea zailtzeaz gain, segurtasun handiagoa ematen die pazienteei.

COVID-19 larrialdiaren adierazpena

                                                                      

LOTUTAKO BERRIAK:

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz