COMGI

CGCOM akusazio partikular gisa aurkeztuko da maskara akastunak erabiltzearen ondorioz kutsatzeak dauden kasuetan

20/04/2020

Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak iragarri duenez, apirilaren 17an astero egiten den bileraren ostean, akusazio partikular gisa aurkeztuko da Osasun Ministerioak bidali eta gero erretiratutako maskarak erabiltzeagatik kutsatzeak egon diren kasuetan. Haserre agertu da Kontseilua "Osasun Ministerioak Autonomia Erkidegoei eta osasun arloko profesionalei banatu eta erretiratutako maskara berdeen sortaren” harira, eta azpimarratu nahi izan du, beste behin, profesionalek ezin dutela egun bat gehiago igaro asistentzia maila orotan segurtasun eta kalitate baldintza onenak bermatuko dituen material egokirik gabe.

CGCOM-ek lan-istriputzat hartzeko eskatu du "SARS-CoV-2 infekzioagatik laneko baja-egoera adierazten duten kasu guztiak, inolako lege-labirinto gabe eta interpretazio horretatik urruntzen den beste aukera guztiak baztertuta”.

Bestalde, iragarri dutenez, martxan jarriko dute COVID-19 behatokia, infekzioak profesionalengan duen eragina ebaluatzeko; bide batez, pandemia horretatik etorkizunean erator daitezkeen bestelako ekintzen plataforma ere izango dena (juridikoak, profesionalak eta gizarte-babesekoak).

Azkenik, Kontseiluak "kalitatezko osasun-arreta bermatuko duen akordio politiko eta sozial handi bat" eskatu du, "gure osasun-eredu unibertsala eta solidarioa indartzeko".

Komunikatu osoa:

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz