COMGI

ESEKek aseguru-etxeei galdegin die lagun dezatela sektore pribatuko sendagileak jasaten ari diren galera ekonomikoei aurre egiten

16/04/2020

 

Elkargoak jakin izan duenez, aseguru-etxeak ari dira jada arlo honetan neurri bereziak eskaintzen; beraz, elkargokideei gomendatzen diegu jar daitezela harremanetan euren aseguratzailearekin, beharrezko informazio guztia eskuratzeko. 

Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseilua osatzen duten hiru elkargoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) medikuntza pribatuko batzordeek, gaur bertan bidalitako gutun baten bidez (2020/04/16), aseguru-etxeei galdegin diete, Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren eta Jaurlaritzako Osasuneko sailburuaren 2020ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez, alarma-egoera deklaratu eta lanbide-jarduera arautzearen ondorioz aseguru-konpainia mediko pribatuetako koadro medikoetako sendagileek izango dituzten galera ekonomikoei aurre egiten lagundu dezaten. 

Kontseiluak, eskaera zuzen eta espresu honen bidez, lagundu nahi luke aseguru-etxeak benetan jabetu daitezen sektore horrek bizi duen errealitate korapilatsuaz, eta aseguru-etxe horiek, gutunean proposatutako ekimenen zati handi bat (edo guztiak) gauzatu dezaten.

 

                                                                      

LOTUTAKO BERRIAK:

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz