COMGI

COMGIk txalotu egin du BAMEeak maiatzean ebaluatzeko hartu den erabakia

14/04/2020

 

COMGIk txalotu egiten du Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek maiatzean Barne-mediku egoiliarrak (BAME) ebaluatzeko eta espezialista-tituluak aurreikusitako datan emateko hartutako erabakia. Ministerioak atzera egin du sendagile eta osasun-langileen komunitatearen gaitzespen ozen eta irmoaren aurrean, eta aldatu egingo du 319/2020 SND Agindua, zeinak ebaluazio horiek aurreikusitako datarik gabe atzeratzen zituen eta mediku egoiliarren kontratuen luzapena planteatzen zuen.

Espainiako Osasun Sistemaren Lurralde Arteko Kontseiluan (CISNS) hartu zuten erabakia atzo, apirilaren 13an; CESMren arabera, datozen egunetan egingo dute aginduaren aldaketa.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz