COMGI

Mediku autonomoek alarma-egoeraren neurriei heldu ahal izatea eskatu du CGCOMek

13/04/2020

 

Serafin Romero doktoreak, Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko (CGCOM) presidenteak, gutun bana bidali die Salvador Illa Osasun ministroari eta Nadia Calviño Ekonomia ministroari, jardun pribatuko mediku autonomoen egoera zaila azaltzeko.

Alarma-egoeraren aurrean, osasun-sektore pribatuko mediku autonomoek eta haien mende dauden langileek ezin izan dute jarduera utzi, funtsezkotzat jotzen baita; beraz, ez dute baimenik beren finantza-egoera delikatua arintzeko beharko lituzketen neurriak hartzeko, ez lan-arlokoak, ez laguntza ekonomikoetakoak.

Gutunetan honako hau gaineratzen du: "Ezarri diren babes-neurriek, Elkarte Zientifikoek eta Mediku Elkargoen Erakundeak (OMC) berak babestutakoak izanagatik, kontsulta arruntean kasu urgenteak edo atzeraezinak soilik arta daitezkela ezartzen dute, kontsultak kutsadura-foku bihur ez daitezen; neurri horiek autonomo horien diru-sarrerak nabarmen murriztea eragiten dute, bai autonomoak bere kontsultan lan egiten badu, bai osasun-zentroetarako, aseguru-konpainietarako edo ospitale-talde handietarako egiten badu".

CGCOM-en arabera, "Mediku autonomoek pandemia egoera hau kezka bikoitzez bizi dute: alde batetik, kutsatzea eta transmititzea saihesteko segurtasunaren kezkaz, eta, bestetik, ekonomiaren kezkaz, ia diru-sarrerarik gabe baitaude; aldiz, ezinbestekoak izaten jarraitzen dute aseguru-etxeentzat, haien osasun-koadroan osasun-estaldura pribatua edo mutuala duten pazienteen premiazko beharrei erantzun behar baitiete, bai eta sistema publikoarekin lankidetzan aritu ahal izateko ere, hark hala eskatuz gero".

Gutun horien bidez eskatzen dute "diskriminazio-oztopo horiek desagertzea, eta inolako bereizketarik gabe arautzea mediku autonomoek ere alerta-egoerak eta ezinbesteko egoerak kaltetutako kolektiboentzat emandako neurri guztiak baliatu ahal izan ditzaten, jarduera bertan behera utzi behar izan duten kasuetan; hala nola ERTEak, laguntzak, diru-laguntzak, finantzaketa-lerroak eta abar, gainerako enpresa, ETE eta partikularren baldintza berberetan".

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz