COMGI

Gipuzkoako Osasun Elkargoek uste dute koronabirusaren aurreko jarduera protokolo berria arriskutsua dela profesionalen eta pazienteen segurtasunerako

08/04/2020

 

Donostia-San Sebastian, 2020ko apirilaren 8a.- Koronabirusari aurre egiteko jarduera protokolo berria dela eta, zeina joan den martxoaren 31n onartu eta apirilaren 3an aurkeztu baitzuen Osasun Ministerioak, Gipuzkoako osasun profesionalen Elkargoetako lehendakariek –Albaitariak, Dentistak, Erizainak, Farmazialariak eta Medikuak– Kontseilu Orokorren komunikatuarekin bat egin eta zera adierazten dute:

  • Guztiz arbuiatzen dituzte dokumentuan jasotako hainbat neurri eta gomendio, euren iritziz, Osasun Ministerioak apirilaren 3an aurkeztutako jarraibide berri horietako batzuk guztiz arriskutsuak direlako profesionalen eta pazienteen segurtasunaren aurka.
  • Bereziki larritzat jotzen dute B.2 puntua, zeinean aipatzen baita osasun langileak lanpostura itzuliko direla sintomak agertu eta 7 egunera, sukarrik eduki ezean, proba diagnostikorik egin gabe.
  • Gipuzkoako osasun Elkargo profesionalen iritziz, onartezina da edozein osasun profesional lanpostura itzultzea testa egin gabe eta negatibotasuna egiaztatzen duen probarik egin gabe, oso arriskutsua izan daitekeelako biztanle, paziente, lankide eta, are, norberaren osasunerako. Euren iritziz, Ministerioak gehitutako jarraibide horrek agerian jartzen du ez dagoela behar besteko testik eta giza baliabideen beharrezko planifikazioa falta dela.
  • Gidak, halaber –azpimarratzen dute–, ez du kontuan hartzen ospitaleen eremuan ez diharduten profesional asistentzial askoren egoera, beste osasun zentro eta establezimendu batzuetan dihardutelarik, izan publikoetan zein pribatuetan.
  • Azkenik, gogorarazten dute Espainia dela munduan kutsatuta dauden osasun profesional gehien dituen herrialdea, eta, ildo horretan, azpimarratzen dute beharrezkoa dela neurri egokiak hartzea, ez dadin beste osasun langilerik infektatu edo kutsatzeko arriskuan egon, babesteko bitartekorik ez dagoelako. // 
comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz