COMGI

Covid-19aren inguruan ere lan-osasunaren eta prebentzioaren arloko aholkularitza eskaintzen die Elkargoak sendagileei

08/04/2020

 

Lan-osasunaren eta prebentzioaren arloan elkargokideek izan ditzaketen zalantzak argitzen lagunduko du Elkargoak, Covid-19aren testuinguru bereziari dagokionean ere. Elkargokidea harremanetan jar daiteke  Elkargoarekin zalantza horiek argitzeko, eta, behar izanez gero, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta Osasun Ministerioak emandako "SARS-CoV-2aren aurrean Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuetarako Jarduteko Prozeduran" oinarritutako idazkiak prestatzeko.

Ildo beretik eta modu zehatzean, zaurgarritasun bereziko langiletzat (diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, hipertentsioa, gibeleko gaixotasun kronikoa, biriketako gaixotasun kronikoa, giltzurrunetako gaixotasun kronikoa, immunoeskasia, tratamendu aktiboko fasean dagoen minbizia, haurdunaldia eta 60 urtetik gorakoak) hartua den edozein elkargokidek aholkua eska dezake, bere egoera indibidualaren arabera dagozkion babes-neurriak hartu ez direla uste badu.

Azkenik, gogorarazten dugu garrantzitsutzat jotzen den edozein gorabeheraren berri eman daitekela, baloratu ahal izateko, info@comgi.eus helbidera idatzita. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz