COMGI

Gipuzkoako Elkargo profesional sanitarioen (Albaiteroak, Dentistak, Erizainak, Farmazialariak eta Medikuak ) adierazpena

28/03/2020

Donostia-San Sebastian, 2020ko martxoaren 28a.- Gipuzkoako Elkargo profesional sanitarioetako (Albaiteroak, Dentistak, Erizainak, Farmazialariak eta Medikuak) lehendakariek hau adierazten dute: 

  • Gaur egungo egoerak oso zorrotzak izatera behartzen gaitu, arduradun politiko eta sanitarioei eskatzeko erabaki eraginkorrak hartu ditzaten.
  • Gure profesionalak babesteko materiala behar dugu berehala. Testak behar ditugu lehenbailehen, birusarekin saldoka kutsatzea galarazteko.
  • Ez dakigu zein den birusarekin kutsatutako profesional sanitarioen datu zehatza, baina ohartuta gaude lehen lerroan gaudela eta, zalantzarik gabe, infektatuen ehunekoa handia dela.
  • Horregatik, azkar eta tinkotasunez, beharrezko ekintza guztiak egin behar dira langile sanitarioei beharrezko materiala eta ekipamendua emateko, bere lan asistentziala guztiontzako bermeekin egiteko, bai zentro publikoetan, bai pribatuetan. 
  • Gipuzkoa 12.000 profesional sanitario baino gehiago ordezkatzen ditugularik, sektore publikoan zein pribatuan, azpimarratu nahi dugu koronabirusaren aurkako krisi honetan garatzen ari diren lan bateratua, eta gure aitortza eta adorea helarazi nahi diegu profesional horiei guztiei. 
  • Erabateko konpromisoa adierazten dugu Eusko Jaurlaritzarekin eta herritarrekin, larrialdi sanitarioko egoera honen aurrean, eta erabakiak hartzeko garaian kontuan har gaitzatela eskatzen dugu, profesional sanitarioen kolektibo osoaren ordezkari garen heinean. 
  • Gure eskerrik bihotzekoena erakusten diogu herritar guztiei, etxean geratuta erantzukizunez jokatzen ari direlarik. Gu hemen gaude, zuei arreta emateko eta beste ahalegin bat ere eskatzeko prebentzio neurriak betetzen jarrai dezazuen.  

 
#GeratuEtxean 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz