COMGI

Abian jarri dugu “Koronabirusaren Krisiaren aurrean Laguntza Psikologikoa emateko Programa”

28/03/2020

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak «Koronabirusaren Krisirako Laguntza Psikologikorako Programa (PAPCC)» jarri du abian. Programa hau egungo egoerak gure elkargokideen artean eragin dezakeen sufrimendu psikologikoa arintzeko laguntza profesionalerako baliabidea litzateke, gaur egungo osasun-krisiak eragin dezakeen sufrimendu psikologikoa eta higadura fisiko zein emozionala arintzeko. EAEko PAIMEren barruan, eta Getaria 20 Psikiatria eta Psikologia Zentroarekin lankidetza estuan, urrutiko arreta eskaintzea izango da programaren mamia, izan telefonoz, izan bideo-deien bidez.

Helburua da Programan sartzen diren medikuek beren lana baldintza onenetan egin ahal izateko behar duten tratamendua jasotzen dutela ziurtatzea eta Estres Postraumatikoaren Nahasmendua prebenitzea. Erresilientzia areagotzeko baliabideak garatuz, banakako eta taldeko laguntza psikologiko espezifikoa emanez eta krisi-egoerari elkarlanean aurre eginez.

Gaixotasunaren aurka borrokatzera ohituak dauden profesionalek baliabide psikologikoak dituzte, eta tentsio- eta larrialdi-uneetan erabiltzen dituzte. Baina baliabide horiek ez dira mugagabeak. Laguntza psikologiko profesionala izateak norberaren gaitasunak indartzen lagun dezake, ez bakarrik larrialdi-egoerari aurre egiteko, baita osasun-lanbidean bizitzen ari garen egoeraren ondorioz sor daitezkeen ondorio psikologikoak prebenitzeko ere.

PAPCC doako laguntza-programa da elkargokideentzat, konfidentzialtasun hertsienean oinarritua eta PAIMEn sartua, higadura emozional eta psikologikoa saihesteko laguntza-tresna gisa.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Elkargoarekin harremanetan jar daitezke ohiko bideetatik (943 27 63 00  /info@comgi.eus).

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz