COMGI

Elkargoak ateak itxiko ditu aldi batez, eta telematikoki eskainiko ditu ohiko zerbitzuak

23/03/2020

Elkargoak segurtasun-neurri berriak hartzea erabaki du Covid-19ren aurrean, taldearen segurtasunerako, bai eta gure instalazioak erabiltzen dituzten elkargokideen eta herritarren osasuna ahalik eta gehien zaintzeko. Hori dela eta, talde osoak etxetik lan egin ahal izatea ahalbidetu dugu, eta Elkargoko ateak aldi baterako itxi ahal izatea, Medikuen Elkargoaren berezko zerbitzuak eskaintzeari utzi gabe.

Hemendik aurrera elkargokideei eta herritarrei arreta emateko honako bitarteko hauek erabiliko dira:

  • Telefonoz: 943 27 63 00 (ohiko ordutegian)
  • Emaila: Info@comgi.eus
  • Web comgi.eus, "Leihatila" ren bidez.

Elkargokidetzeak: elkargokidetzeak egiteko "Leihatila" zerbitzua erabilikoa da ("Online elkargokidetze probisionala" atala), eta ohiko informazio eta dokumentazio ofizial guztia telematikoki bidaltzeko eskatuko da.

Elkargokide izatearen ziurtagirira: ziurtagiri honek sendagilea Elkargo honetako kide dela ziurtatzen du. Eskatu ziurtagiria gune pribatuan.

Errezetak: taloitegiak PDF formatuan bakarrik bidaliko dira, ez da taloitegi fisikorik emango krisi hau indarrean dagoen bitartean.

Mediku Ziurtagiriak: herritarrek Mediku Ziurtagiria beren ohiko farmazian eskuratu ahal izango dute (Distribuidora Farmacéutica de Gipuzkoa  - Gipuzkoako Farmazia Banatzailea arduratuko da dokumentuak helarazteaz, uneren batean faltako balira).

Informazioa eta berriak: elkargoko Komunikazio Sailak elkargokideei eta herritarrei etengabe helaraziko die informazioa webgunean espreski sortutako atalaren bidez eta elkargokideei zuzendutako ohiko zirkularren bidez.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz