COMGI

Aparkatzea libre Donostian etxeetako abisuak artatzen ari diren osasun-langileentzat

20/03/2020

Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailetik jakinarazi dutenez, osasun-langileei une honetan egiten duten lana errazte aldera, eta Mugikortasuneko zinegotzigoaren irizpidearen arabera, Osakidetzaren bereizgarriarekin identifikatutako ibilgailuei (Osasun Zentroko barne-postaz jasoko dena) aparkatzeko aukera emango zaie etxeetako abixuak artatzen artatzen ari diren denbora-tartean, aparkatzeko denbora-mugarik gabe eta tasarik ordaindu beharrik gabe. Erregulatutako aparkatze-eremuan eta egoiliarrei erreserbatutako kaleetan aparkatu ahal izango dute, zamalanetarako erreserbetan (ezarrita duten ordutegian) eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzako erreserbatutako lekuetan izan ezik. Baimen honek ez du baimentzen oinezkoentzako guneetan aparkatzea, galtzadaren ertzetan gelditzea edo aparkatzea debekatuta dagoen tokietan aparkatzea, oinezkoen pasabideetan eta taxi/buseko geralekuetan, esaterako. Baimen hau indarrik gabe geldituko da dekretatutako osasun-larrialdiko egoera indargabetzen denean.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz