COMGI

Gipuzkoako Medikuen Elkargoaren gomendioak jarduera pribatua duten elkargokideei

16/03/2020

COVID-19ko pandemiarekin lotuta, eta kontsulta pribatuetako asistentziaren esparruari dagokionez, Medikuen Elkargoak honako gomendio hauek egin nahi ditu:

– Norbera babesteko neurriak behatzea eta zorroztea, erabilera bakarreko maskara kirurgikoak erabiliz (ez esterilizatu), eta, ahal den guztietan, segurtasun-tartea mantendu.

– Erabili eta botatzekoa ez den materiala eta osasun-tresneria garbitzeari buruzko jarraibideak betetzea paziente bakoitzaren arretan:

– Lan-eremuaren garbiketa indartzea (harrera-lekua, itxarongela, kontsulta edo bulegoa), eta maiz aireztatzea.

– Eta, jakina, bisita edo elkarrizketa bakoitzaren ondoren eskuak garbitzea, ur eta xaboi ugarirekin edo eskuetako desinfektatzailearekin.

– Hitzorduak ahalik eta ondoen kudeatzea, pazienteak itxarongelan ez elkartzeko.

– Kontsulta egin aurretik, galdetegi labur bat egitea paziente bakoitzari, galdera hauei erantzuteko:

  • Sukarra, eztula edo beste arnas sintomarik izan al duzu azken 14 egunetan?
  • Kontaktuan egon al zara koronabirus bidezko diagnostiko bat egiaztatu zaion pertsonaren batekin?
  • Zuzeneko kontaktuan egon al zara azken 14 egunetan arnasketa-koadro akutua zuen pertsonaren batekin?

– Erantzunetakoren bat baiezkoa bada baina tenperatura 37,5º-tik beherakoa bada, atzeratu kontsulta 14 egunez.

– Erantzunetako bat baiezkoa bada eta tenperatura 37,5º-tik gorakoa bada, abisatu aholku sanitarioko telefonora: 900 203 050

– Gomendatzen dugu ez egitea ospitaleko edo larrialdiko laguntza behar duen inolako praktika mediko edo kirurgikorik, zerbitzu horiek kaltetuentzat gorde behar baitira.

– Aurrez aurreko kontsultak murrizketa baloratzea ezinbestekoak, oso beharrezkoak eta larrialdi medikoetarako kasuetara mugatuz.

– Trukean, telefono bidezko kontsultak eta kontsulta telematikoak sustatzea.

– Taldeko saioak bideokonferentziaz edo bestelako urrutiko bilera-prozeduren bidez programatzea eta egitea.

– Mediku bakoitzaren irizpide profesionalari erantzuten dion beste edozein neurri ezartzea, instalazioaren berezitasunengatik, kontsulta motagatik edo espezialitateagatik beharrezko ikusten bada.

Edozein dela ere jardueraren eremua – Publikoa edo pribatua –, medikuaren lanbideak konpromiso bera du: pazienteen osasuna. Erantzukizun horri erantzunez, gure betebeharra da osasun-agintaritzen esku jartzea, gaur egungoa bezalako osasun-krisien aurrean hala eskatzen zaigunean.

Horiek zaintzeko, medikuok geure osasuna ere zaintzeko betebeharra dugu.

Gure burua zainduta, denak zaintzen ditugu.

Iturria: geuk egina eta Cadizko, Coruñako eta Kantabriako Medikuen Elkargoak.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz