COMGI

COMGIk doan egingo die elkargokidetzea egungo asistentzia-plantilla indartzeko Osakidetzan sartzen diren mediku guztiei

16/03/2020

Gipuzkoako Medikuen Elkargotik eskerrak eman nahi dizkiegu osasungintzako profesional asko erakusten ari zareten borondateagatik eta konpromisoagatik, laguntza oro beharrezkoa den une hauetan.

Gipuzkoako Medikuen Elkargoaren ustez, egungoa bezalako larrialdi egoera batean, inoiz baino beharrezkoagoa da osasun agintariekin elkarlanean erantzun azkarra ematea. Hori dela eta, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinatutako ekintza batean, Osakidetzako egungo plantilla indartzera sartuko diren eta Elkargoko kide ez diren mediku guztiei (jarduerarik ez dutelako edo MIR prestatzen ari direlako) doan egingo zaie elkargokidetza. 

Salbuespenezko neurri hori aldi baterakoa izango da, eta martxoaren 16tik aurrera jarriko da martxan; SARS CoV-2 koronabirusak eragindako egoeraren aurrean mediku profesionalen kopurua handitzea du helburu.

Bestalde, laguntzeko prest dauden medikuen (erretiratuak izan edo ez) zerrenda bat egiten ari gara. Beraz, egingarritzat jotzen dutenei, aldi baterako eta egoerak hala eskatzen badu, Medikuntza aktiboan sartzera animatzen zaituztegu. 943 27 63 00 telefonora deituz edo info@comgi.eus  helbidera idatziz utz ditzakezue datuak.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz