COMGI

Elkargoak bat egiten du Osasun langileen Aurkako Europako Egunean egiten diren aldarriekin: "Zaindu zaintzen zaituen hori"

12/03/2020

 

Gaur Osasun langileen Aurkako Europako Egunean, Gipuzkoako Medikuen Elkargotik bat egiten dugu, beste urte batez, borroka horrekin: "Osasun langileei egiten zaizkien erasoen aurrean, zero tolerantzia".

2010ean, OMCk abian jarri zuen Osasun arloko Erasoen aurkako Behatokia, eta Gipuzkoako Elkargoak ere etengabe lan egiten du kontzientziazioa bultzatu eta arazoa ikusarazteko; era berean euren lanean erasoak jasan dituzten medikuei laguntza eta aholkularitza eskaintzen diegu.

Garrantzitsua da eraso fisiko bat, nahiz ahozkoa edo mehatxu bidezkoa jasaten duen edozein profesionalek Elkargoari horren berri ematea, Elkargoaren Zerbitzu Juridikoak laguntza eman diezaion; neurririk hartu nahi ez den kasuetan ere, garrantzitsua da eraso guztiak, arinenetik larrienera, erregistratuta geratzea.

Aurten, aldarrikapenak osasun krisi batekin kointziditu du eta, ziurrenik, egoera horrek une zailak sortuko ditu pazienteen eta profesionalen artean. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da lasaitasunerako eta errespeturako deia egitea. Gaur gizarteari esan nahi diogu: zaindu zaintzen zaituen hori

Ez iezaiozu eraso zu sendatzen saiatzen ari denari!

 Irakurri ezazu hemen osasun langileenganako erasoen kontrako OMCren manifestua

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz