COMGI

Martxan da Bigarren Biktimei laguntzeko Programa

05/02/2020

Martxan da Gipuzkoan Bigarren Biktimei laguntzeko programa, izan ere, egunotan hitzarmen bat sinatu du Elkagoak Getaria 20 Psikiatria eta Psikologia Zentroarekin kontrako gertakari bat jasan duen sendagileari ondorioak gainditzen laguntzeko. Hitzarmen ekitaldian izan ziren Elkargoko Lehendakari Manuel Garcia Bengoechea eta Belen Alonso Macías idazkaria, eta Xabier Lertxundi eta Ana Landa psikiatrak eta Iraitz Ortega psikologo klinikoa, eskuhartzeez arduratuko diren profesionalak.

Bileran nabarmendu zuten, oso garrantzitsua dela osasun-profesionalaren ongizatea zaintzea; horregatik, Elkargoak babes integrala eskaini nahi dio laguntza eske datorrenari, eta, horretarako, aholkularitza laborala, juridikoa eta emozionala eskainiko zaizkio, sendagileak lehenbailehen berreskura dezan normaltasuna, bai lan-arloan, bai arlo pertsonalean.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz