COMGI

Elkargoak eta Aubixa Fundazioak indarrak batu dituzte zahartzearen erronkari aurre egiteko

28/01/2020

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak eta Aubixa Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, zahartzearen erronkaren berri emateko eta horri aurre egiteko, eta Alzheimerren gaixotasuna edo bestelako dementziaren bat duten pertsonen egoera hobetzen laguntzeko. Manuel García Bengoechea Gipuzkoako Medikuen Elkargoko presidenteak eta José Félix Martí Massó Aubixa Fundazioko presidenteak sinatu dute akordioa, eta erronka komun horretan indarrak batzearen garrantzia azpimarratu dute.

Alde horretatik, bi erakundeek elkarrekin lan egingo dute gizartea erronka horren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, prebentzio-alderdiak sustatuz, gaixotasunaren fase desberdinetan pertsona horiei arreta ematen dieten profesional guztien prestakuntza bultzatuz, pertsona horientzako arreta-eredu onena diseinatzen eta haien eskubideak defendatzen lagunduz. Gainera, Sendagileen Elkargoak nahiz Aubixa Fundazioak ikuspegi horiek bi erakundeetako elkargokideen eta bazkideen artean zabaltzea sustatuko dute.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz