COMGI

Elkargoak akordioa sinatu du Mutual Médica Fundazioarekin

21/01/2020

Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Mutual Médica Fundazioarekin, prestakuntza-programa bat garatzeko. Prestakuntza-programa horretan, medikuntzarekin zuzenean lotuta ez egon arren, osasun-profesionalentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko ikastaroak eta hitzaldiak eskainiko dira: komunikazio eraginkorrari buruzko ikastaroak eta tailerrak, albiste txarrak transmititzeari buruzkoak, emozioak kudeatzeari buruzkoak edo gai etiko ezberdinen ingurukoak, besteak beste. Medikuen Elkargoaren Fundazioak elkargokideei modu sendo eta jarraituan eskaintzen dien hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzua sendotzen du, hala, hitzarmen honek.

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz