COMGI

Gaixoaren Segurtasunerako Elkargoko Komitea sortu da

28/02/2019

Gaixoaren Segurtasunerako Elkargoko Komitea martxan da. Gaurtik aurrera, kontsulta pribatua duten sendagileak Komitera batu daitezke, eurena propioa garatzeko beharrik gabe. 

2018an erabaki zuen Elkargoko Gobernu Batzordeak Komite hau sortzea, elkargokideen mesederako zerbitzua zela ulertuta. Izan ere, Komite honek saihestu egiten du kontsulta duen sendagile bakoitzak bere komite propioa osatu behar izatea. 

78/2016 Dekretua eta 2017ko urriaren 27ko Agindua jarraituta sortu da Komitea eta osasun kontsulta eta zentroetan gaixoarekiko praktiken segurtasuna hobetzea du helburu legedi honek.  

Norentzat da eta zertarako?

Gaixoaren segurtasuna hobetzeko sortzen da Komitea. Gaur egun, gainera, zenbait tramite garrantzitsu egiterako garaian eskatzen hasiak dira Komite baten kide izatea edota zeurea propioa garatuta izatea, esaterako, osasun kontsulta bat zabaltzeko lizentzian edota honen berritze prozesuan.  

Gaixoaren Segurtasunerako Elkargoko Komitea bereziki interesgarria da kontsulta edo zentro pribatua duten sendagileentzat, Komite propioa ez dutenean edota hori garatzeko asmorik ere ez dutenean. 

Osakidetzan lan egiten duten sendagileek ez dute Komite baten kide izan beharrik, ez eta zentro pribatu batean ari direnek ere, zentro horrek bere Komite propioa duenean.  

Komiteko kide izan nahi dut

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz