COMGI

PAIME kasu baten abisua eman

Baliteke gaixo dagoen medikua ez jabetzea duen arazoaz. Lankideek nabaritu dute, ordea, zerbait ez doala ongi. Kasu honetan nahiatezkoa da lankide horiek berarekin hitz egin beharko dute, eta, beharrezkoa balitz, Elkargoari abisua eman, beti ere, modu objektiboan eta diskrezioaz jokatuz. Hau egitea ez da lankide txarra izatea; gogoratu gaixoen ongizatea jokoan dagoela eta hori dela garrantzitsuena (Kode Deontologikoaren 22.3 artikuluak ere jasotzen du).

Badira zenbait seinale pertsona batek osasun arazoak dituela edo sustantziak erabiltzen ari dela antzemateko balio dezaketenak:  

  • Jarrera aldaketa nabariak eta garrantzitsuak.
  • Sekretismoa, gehiezko sentirkortasuna edo haserre biziak.
  • Ohituren edo ordutegian aldaketak, edo etxetik edo lanetik desagertzea. 
  • Jarrera desegokiak, gehiegikeriak.
  • Gogo-aldarte aldakorra.
  • Apetitu falta eta pisu galera.
  • Interes falta, apatia.
  • Emozionalki blokeatua egotea, isolatzea, ingurukoekin ez komunikatzea.
  • Gehigizko urduritasuna.
  • Agresibitatea. 

Ondorengo irudiak bere egoera onartzen ez duen PAIME kasu baten aurrean eman beharreko urratsak laburbiltzen ditu (gaztelaniaz):  

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz