COMGI

Laguntza behar duzu?

EUSKADIKO TELEFONOA IKUSI 

Euskadiko PAIMEren telefonoa gune pribatuan aurki dezakezu. Zure emaila eta pasahitza erabil itzazu bertan sartzeko. Nahiago baduzu, Elkargora dei dezakezu (943.276.300) eta modu konfidentzialean emango dizugu. 

 

Ondorengo sintomak badituzu: 

  • ez zara fisikoki ongi sentitzen edo zure burua zaintzen ez baduzu
  • dagoeneko ez duzu aisialdiaz gozatzen
  • jendeak aldatu behar duzula esaten dizu
  • gaixoek komentario negatiboak egin dizkizute zure jarrera edo ekintzengatik
  • lankideekin edo gaixoekin arazoak dituzu
  • autometikatzen hasi zara 
  • lanean arazoak dituzu

Eska ezazu informazioa, iritzia, gomendioa. Hitz egin zure lankide mediku batekin eta kontatu zer gertatzen zaizun. Test edo froga lagungarriak ere erabil ditzakezu, esaterako, AUDIT1 froga alkohol arazoentzako, BECK froga depresioarentzako,Hamilton froga antsietatearentzako, (AEG) froga adikizioentzako, Golber froga, eta abar. 

Oso garrantzitsua da berehala pausuak ematea, praxi txarra egiteko arriskuan baitzaude. Zure lankideengan konfiantza izan ezazu, eduki ditzakezun patologiek tratamendua dute. Zure lankide medikuek lagundu ahal zaituzte. 

 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz