COMGI

Zer da PAIME


Zer da EAE-ko PAIME - Sendagile Artean?

Sendagile Artean mediku gaixoari osoko arretaren programa da, baita ere PAIME (Programa de Atención Integral al Médico Enfermo) bezala ezagutzen dena. Sendagile Artean Euskadiko Medikuen Kontseiluaren PAIMEa da beraz, zeina hiru lurralde historikoetako elkargo ofizialek osatzen duten. Hala bada, Sendagile Artean PAIME autonomikoa da, arazo psikiatriko edo adikzioak dituzten mediku eta lankideei behar duten arreta eskaini nahi diena, gizartearen osasuna babestuz eta jardunbide mediku egokia bermatuz. 

Nola finantziatzen da?

Sendagile Artean Euskadiko Medikuen Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailen artean finantziatzen dute. Euren zerbitzuak behar dituzten elkargokideentzat doakoa da. 

Sendagile Artean-en egitura:

Euskadiko Medikuen Kontseilua programaren kudeaketaren arduraduna da. Beraz medikuen eta medikuentzako programa bat da. Programak koordinatzaile bakarra du programa osorako eta arreta psikiatriko anbulatorioko hiru unitate ditu, bat lurralde historiko bakoitzeko. Ospitaleratzea beharrezkoa denean, hau Bartzelonako Galatea Fundazioak kudeatzen duen PAIMEaren Ospitaleratze Unitatean burutzen da.

Programaren ezaugarriak:

PAIMEa bereizten duten bi ezaugarriak borondatezkoa izatea eta konfidentzialtasuna dira. Nahi duena soilik sartzen da programara, ez baita inor horretara behartzen. Konfidentzialtasunaren bitartez pazientearen nortasuna babesten da, estigmatizazioa ekiditeko helburuarekin. Horretarako itxurazko izenak erabili eta itxaron-gela komunak ekiditen ditugu, ospitaleratzeak Autonomia Erkidegotik kanpo egiten dira, kontsultategiak ez daude PAIME-kontsultategi bezala identifikatuta, etab...

Kontsultatu itzazu hemen PAIME - Sendagile Artean-era sarbideak 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz