COMGI

Zer da EAB ziurtagiria

  • Zer da?

Elkargokidetzearen Aldizkako Balidazioa (EAB) ziurtagiri bat da, zeinetan elkargokide diren medikuen ondorengo hiru alderdi ebaluatu eta aitortzen diren: praxi profesional ona, egoera psikofisiko zuzena eta garapen profesional etengabea. Elkargoek tramitatzen dute, sei urtean behin. 

  • Zertarako balio du?

Elkargokideak mediku gisa lan egiteko behar dituzten ezaugarriak betetzen dituztela bermatzeko balio du ziurtagiriak. Ziurtagiria tramitatzen duen medikuaren ondorengo ezaugarriak aitortzen dira:

  • Praxi ona
  • Fisikoki eta psikologikoko egoera onean egotea
  • Bizitza laborala
  • Etengabeko prestakuntza (hautazkoa) 
  • Zein da ziurtagiri honen helburua?

Gizarteari orokorrean eta bereziki gaixoari medikuak bere jarduera aurrera eramateko baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzea da Elkargokidetzearen Aldizkako Balidazioa (EAB)-ren helburu nagusia.

Era berean, Balidazioaren prozesuarekiko konpromisoa hartu duten medikuek euren ekintzen aitortza lortzen dute estruktura profesionalen aldetik.

Azkenik, medikuen profesioa erregulatzen duten organismoek (organismo profesionalak eta osasun administrazioak) medikuen ekintzen berme bat dute. 

  • Non eskura dezaket ziurtagiria?

Elkargoko webgunean bertan egin dezakezu ziurtagiriaren eskaera, modu erraz eta azkar batean. OMC-arekin konektatuta egongo den sistema dugu martxan, ziurtagiriaren eskaera online egin ahal izateko Madrilera.

Formulariora joateko sar zaitez zure gune pribatuan eta jo gero Elkargokidetzearen Aldizkako Balidazioa (EAB) atalera. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz