COMGI

OHIKO ZALANTZAK

1. Nork erabili behar ditu errezeta ofizialak?

Medikuntza pribatutik edozein medikumentu preskribatu nahi duen sendagileak. Ez dira baliozkoak izango edozein paperetan egindako errezetak. 

2. Nola eska ditzaket?

Online formularioan eska ditzakezu edota PDFko formularioa bete eta bidaliz. 

3. Zenbateko aurrerapenarekin eskatu behar dira errezetak?

Entregatzeko gehienezko epea 20 egunekoa da; horregatik garaiz eskatzea gomendatzen dizuegu. 

4. Zer egin behar dut bi kontsulta baino gehiagotan ari banaiz?

Taloitegi bakoitza kontsulta-helbide bati lotuta behar du, beraz, lantoki bakoitzeko eskaera bat egin behar duzu.

5. Zer egin behar dut hainbat espezialitate badauzkat?

Taloitegi bakoitzak espezialitate bati lotuta behar du, beraz, espezialitate bakoitzeko eskaera bat egin behar duzu.

6. Nora bidaltzen dira errezetak?

Elkargoan jaso nahi badituzu, erabat doan aterako zaizu. Zure kontsultan jaso nahi badituzu, ordea, fakturara bideratuko dugu bidalketaren kostua.  

7. Zenbat botika jar ditzaket errezeta bakoitzean?

Errezeta bakoitzean botika bakarra agindu daiteke, eta hiru hilabeterako beharrezkoak diren enbaseak agindu ahal izango dira gehienez. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz