COMGI
Hasiera > 

COEGIren Uda Ikastaroa: Etika modernitate likidoan [2023/07/05]

Hasiera: 2023/07/05
Hasiera ordua: 09:00

Bizitzea aukeratzea da, eta, beraz, asmatzeko edo okertzeko aukera dago. Horregatik, beharrezkoa da mapa bat izatea, gida gisa balioko digun zerbait: hori da etika. Ezagutza praktikoa, norbanakoaren inguruabarrak kontuan hartzen dituena. Hori bereziki baliagarria da gaur egungo garaietan, askok “ulertezin” gisa definituko lituzketen hauetan, non badirudien ez dagoela helduleku sendorik eutsi ahal izateko.

Errealitate horren aurrean, COEGIk antolatutako Uda Ikastaroak –datorren uztailaren 5ean, 9:00etatik 14:00etara, Donostiako Miramar Jauregian– “jokabide etikoaren oinarrietara itzuli nahi du, ildo nagusietara, muinera, egunerokotasunean eraso egiten digula ematen duen zurrumurru nahasi horren azpian”, azaltzen du Borja Gilek, COEGIko Osasun Mentaleko Batzordeko erizain arduradun eta Ikastaroaren zuzendariak.

Informazio gehiago

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz