COMGI
Hasiera > 

Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia [2023/06/12]

Hasiera: 2023/06/12
Hasiera ordua: 09:15

OSAGAIZ, osasun-zientzien aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 3. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UEU eta UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia, Zientzia eta Teknologia eta Psikologia Fakultateak. Jardunaldia 2023ko ekainaren 12an izango da. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (21/22 eta 22/23) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak. Horretarako maiatzaren 31 baino lehenago lanaren laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago jarraibideak kontuan hartuz. Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du.

Jardunaldia aurrez aurre egingo da, ekainaren 12an, Eibarren, Markeskoa jauregian.

Hurrengo loturan aurkitu daitezke: jardunaldiari buruzko informazioa, laburpenak bidaltzeko jarraibideak eta matrikula egiteko argibideak (dohainik da):

https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/1898-osasunaldia-osasun-zientzietako-gradu-amaierako-lanen-3-jardunaldia

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz