COMGI
Hasiera > 

Itsas Salbamendu Humanitarioko osasun-langileen aurrez aurreko eta online hitzaldia [2022/11/03]

Hasiera: 2022/11/03
Hasiera ordua: 17:00

Koro Ormazabal eta Edurne Ollakindia erizainek eta Viki Claramunt medikuak parte hartuko dute hitzaldian, azaroaren 3an, osteguna, 17:00etan.

Itsas Salbamendu Humanitarioak errefuxiatuekin egiten duten osasun laguntzako lana ezagutu nahi baduzu, bai barneratze eremuan, bai Chios uhartera iristen direnean (Grezia), gomendatzen dizugu hitzaldia ez galtzea, erakunde horrekin lankidetzan diharduten profesional sanitarioak jardungo baitira.

Halaber, lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzu misioaren balioak eta perspektibak, baita Europarekiko lehen harremanean errefuxiatuei harrera egiteko modua eta hasieran izan ditzaketen osasun premien arreta ere.

Aurrez aurre joateko, beharrezkoa da esteka honetan izena ematea (plaza mugatuak)

Hitzaldia online jarraitzeko, klikatu hemen

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz