COMGI
Hasiera > 

Pacto intergeneracional: pasado, presente y futuro [2021/09/06]

Hasiera: 2021/09/06
Hasiera ordua: 09:00

Belaunaldien arteko ituna idatzi gabeko arau bat da, halako moldez, non helduok adingabeak eta adinekoak zaintzen ditugun, pentsatuz gu adinekoak izango garenean helduen belaunaldiak (haurrak, gaur egun) zainduko gaituela, denboran disoziatutako elkarrekikotasunez. Idatzi gabeko arau hori oinarrizkoa da gure gizartean, eta hura gabe gizarte hau –gaur ezagutzen dugun moduan– ez litzateke bideragarria izango. Arrazoi askorengatik (demografikoak, ekonomikoak, lan arlokoak, bizitzeko eta elkarbizitzeko moduetan izandako aldaketengatik, etab.), belaunaldien arteko ituna ataka zailean dago, eta batzuk hasi dira, aktiboki edo pasiboki, hura ezbaian jartzen.

Belaunaldien arteko itunaren etorkizunari buruzko uda ikastaro honek aztergai izango ditu itunaren funtsezko alderdiak, hala politikoak nola sektorialak (eragina gizarte zerbitzuetan, osasunean, zuzenbidean...), eta gaur arte metatutako ebidentzia enpirikoa ere erreparatuko dio.

Egitaraua: https://www.uik.eus/es/pacto-intergeneracional-pasado-presente-y-futuro

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz