COMGI
Hasiera > 

Osasunaldia: Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia [2021/06/07 - 2021/06/08]

Data: 2021/06/07 - 2021/06/08
Hasiera ordua: 16:00

Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Psikologia edo Fisioterapian graduatuko bazara ikasturte honetan, edo iazkoan graduatu bazinen, adi!

OSAGAIZ aldizkariak beste pauso bat ematea erabaki du eta Osasun Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia antolatu du. Lankide izango ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala ere. Jardunaldia 2021eko ekainaren 7an eta 8an izango da, 16:00etatik 18:30era. Lan asko aurkeztuko balira, ekainaren 9ra luzatuko litzateke. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izango dira azken bi ikasturteetan (19/20 eta 20/21) osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, psikologia, odontologia eta fisioterapia.

Horretarako maiatzaren 31 baino lehenago lanaren orrialde bateko edo biko laburpen bat www.osagaiz.eus plataformara igo beharra dago albisteari atxikita dagoen PDFan azaldutako jarraibideak kontuan hartuz.

Ondoren laburpen guztiekin OSAGAIZ aldizkariak ale berezi bat argitaratuko du. Jardunaldi honetara aurkezteak ez du oztopatuko lan bera Begiristain Sarira aurkeztu ahal izatea edo aurrerago artikulu bezala argitaratu ahal izatea.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz