COMGI
Hasiera > 

EHUko Udako Ikastaroak: Oncología de precisión [2019/06/26 - 2019/06/27]

Data: 2019/06/26 - 2019/06/27
Hasiera ordua: 09:15

Genetikari buruzko jakintzak direla eta, terapia onkologikoak erabateko aldaketa jasan du azken urteetan; horri esker, albo ondorio gutxiago dituzten farmako gero eta hautakor eta eraginkorragoak ari dira diseinatzen. Farmako horiei esker ohiko terapiekin pronostiko kaskarra zuten pazienteei itxaropen berriak eskain dakizkieke.

Ikastaroaren helburua farmako berri eta iraultzaile horiei buruzko jakintzak eguneratzea da, nola eragiten duten eta profil molekularren bidez hautaturiko pazienteei zer onura ekar diezaiekeen jakiteko. Aurrerabide horiek azaltzeko mediku adituak izango ditugu geure artean.

Ez dezagun ahaztu tratamendu onkologikoa taldelanean egiten dela, eta ez dela bakarrik medikuen kontua. Erizainek ere rol garrantzitsua betetzen dute. Pazientea, berriz, protagonista da. Ikastaro honetako saioetako batean pazienteek bizitakoaren eta erizaintzako profesionalen esperientziaren berri izango dugu.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako lankidetzarekin egindako “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” deitutako zikloaren barruan sartuko da. EAE-ko osasun publikoaren profesionalen prestakuntza eta gaurkotzeari zuzenduta dago eta matrikulan murrizpena eskeintzen du, tarifaren % 75ko deskontua hain zuzen ere. 

https://www.uik.eus/es/escuela-cancer-al-dia-11a-edicion-oncologia-de-precision-la-oncologia-del-futuro-que-ya-es-presente

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz