COMGI
Hasiera > 

EL MÉDICO ENFERMO liburuaren aurkezpena, José Luis Paulín Seijás doktoreak idatzia [2018/09/20]

Hasiera: 2018/09/20
Hasiera ordua: 18:30

José Luis Paulín Seijas sendagileak bere liburu berria aurkeztuko du Elkargoko Areto Nagusian: "El latido al otro lado del fonendo".  Autorearen aurkezpena beste sendagile batek egingo du: Daniel Zulaika doktoreak, hain zuzen ere. 

Ekitaldia doakoa eta irekia da eta liburua erosteko aukera egongo da.

LIBURUAREN SINOPSIA:

Nola bizitzen du mediku batek bere gaixotasuna? Zein dira bere beldurrak? Nola ikusten dute gainontzeko medikuek? Nola sentitzen da profesional izanik hainbeste gaixo tratatu dituen engranajean gaixo gisa harrapatuta? Zein zapore du, orain, berak hainbestetan errezetatutako horrek? Gaixotasunaren ostean, ba al dago bere praktika profesionalean aldaketarik? Zein harreman dago medikuaren eta medikuntza zientziaren artean? Nola bizitzen ditu medikuak maite dituenen gaixotasunak? 

Liburu honek galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatzen da, ez ikuspuntu zientifikotik baizik eta ikuspuntu humanistatik: liburuaren autoreak, sendagile eta gaixo izanik, bere bizipen pertsonala kontatu eta bihotzetik irtendako sentimenduak eraman ditu paperera.

Gaixotasun eta heriotzari ihes egiten diogu denok, eta, medikuok horren aurkako errezeta sekretua izan omen dugu beti. Munduak hala ikusten jarraitzen du sendagilea: komunitatearen xaman gisa, misterio eta autoritate kutsua duena, eta gainontzekoek baino errespetu handiagoa merezi duena.

Horregatik, gaixotu den sendagile edo xamana gauza bitxia da oraindik ere. Beste aldera igaro da bat batean -medikuak bagara-, edo gure aldera etorri da -medikuak ez bagara-. 

IDAZLEARI BURUZ:

José Luis Paulín Seijas Oiartzunen bizi den sendagile donostiarra da. Bi espezialitate ditu: Familia eta Komunitate Medikuntza eta Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Nazioarteko Lankidetzara eta ekologiako kausetara zuzendu du, beti ere, osasunarekin loturik. Esparru hauetan hainbat hitzaldi eman eta artikulu anitz argitaratu du, baita liburu bat ere: “Cooperación. Verdades, mentiras y vivencias de una ¿Utopía?”.

Sendagile edo bolondres, ikuspegi humanistak definitzen du Jose Luis, bai inguratzen duen gizartearekiko baita medikuntzari dagokionean ere. Hala, humanismotik idatzi du bere bigarren liburua: gaixo dagoenaren sentsazioak kontatu nahi izan ditu, gaixo dagoen sendagilearenak. 

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz