COMGI
Hasiera > 

Inguru Integratzailei buruzko 1. Jardunaldia [2018/04/20]

Hasiera: 2018/04/20
Hasiera ordua: 09:00

Datorren apirilaren 20an Donostia-SanSebastián-eko Miramar Jauregian, dementziadun pertsonentzat Inguru Integratzailei buruzko 1. Jardunaldia ospatuko da. Jardunaldi honen helburua, ikuspegi transbertsal eta berritzaile batetik abiatuta, dementzia eta inguruneen erronkei aurre egitea da; hori bai, aipatutako inguruneen eragin handia pertsona hauen autonomian nabarmenduz  eta, arreta-sistemako parte bezala, ingurune terapeutikoko kontzeptuari buruz hausnartuz.

Jardunaldian zehar, Programan adierazitako edukiak lantzeaz gain, Lesley Palmer, Arkitektoa, Stirlineko Unibertsitatearen  Dementziarako Zerbitzu-Garapenen  Zentroko Arkitekturaren Zuzendariak, aipaturiko zentroan murgilduko gaitu;  ezaguerako eta esperimentazioko nazioarteko zentroa, dementziadun personen bizitzak  hobetzen aritzen dena hain zuzen ere.

Zahartzaroak eta Alzheimerrak suposatzen duten erronka orokorrei aurre egiten saiatuz, inguruneek  persona kaltetuenganako bizi-kalitatean eragin handia daukaten interbentzio alorrak direla ezagutzera ematen dugu; horrexegaitik, seguru gaude 1.Jardunaldi hau gogoetarako eta bere esanahian sakontzeko testuinguru egokia izango dela.

Halaber, egun horretan, administrazioaren ordezkariekin eta gizarte zibilaren entitateekin abian jarriko da “Dementziak eta Inguruneak Foro Iraunkorra”. Foro hau , gerora begira, gai honen gogoetarako eta sakontzeko elementu katalizatzailea  bihurtu beharko da.

Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko sartu www.entornosydemencias.com webgunean ( laster) , 943 317 324 / 679 812 telefonoetan edota info@aubixaf.org korreoaren bitartez.

comgi.eus webgunean gure cookie propioak erabiltzen ditugu saioa hasteko eta besteenak bisiten analisia egiteko. Egin klik HEMEN informazio gehiagorako. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" sakatuz edo horiei uko egin "baztertu" klikatuz